XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baltzuan jarri, ihardueretan emaniko urratsak laburbilduz (Ir-II).

- Egiten den planteiamendua irakurri, eta ondoren adierazten diren galdekizunei erantzun (Ik): Gasa amaierako tenperaturan aurkitzen denez, gero, aldatu gabe mantentzea interesatzen zaigu.

Orduan beraz, tenperatura bere horretan utzi eta enboloa bultzatuko dugu bolumena raino gutxitzen den arte.

Zenbatekoa izango da presioaren balioa, baino haundiagoa, txikiagoa.

balioen eta -en artean izan beharko duen erlazioa matematikoki adierazi.

Ba al da aldagairen bat 3. eta 5. ihardueretako bi adierazpenetan ageri denik? Zein?.

Adierazpenetarik bateko aldagai hori bakandu, eta bestean ordezkatu.

Zer aldagai lotzen ditu lortu ditugun adierazpenak.

Hau al da bilatu nahi genuena?.

- Baltzuan jarri, lorturiko adierazpena Gasen Ekuazio Jeneraltzat aurkeztuz (Ir-Ik): - Egiten den planteiamendua irakurri, eta ondoren adierazten diren galdekizunei erantzun (Ik): Suposa ezazu gasa ontzian, presioan, tenperaturan eta bolumena hartzen duela daukagula, eta orain tenperatura aldatu gabe mantenduz, enboloa mugitzen dugu bolumena eta presioa hartu arte, manometroak markatzen digun arabera.

Nolakoa da hasierako egoera eta nolakoa amaierakoa? Zerk erlazio behar du izan, gasen ekuazio jeneralaren arauera, hasierako egoera eta amaierakoaren artean? Ba al da zerbait berdintzaren atal bietan ageri denik? Ezaba ezazu.

Geratzen zaizun adierazpenak, zerbait ekartzen al dizu gogora? Zer?.

Hortaz, transformazio batetan, tenperatura konstante mantentzen denean, zer adierazpenetara eramaten gaitu gasen ekuazio jeneralak?.

Esan al daiteke orduan, lege hau, ekuazio generalaren kasu berezi bat baizik ez dela?.

- Baltzuan jarri, zailtasunik handienak erakutsi dituzten galdekizunen soluzioak argituz (Ir-Ik).